XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emen, benetan egokia dan irudimenezko edesti au esango dizuet.

Goizuetan,Peru-enea izeneko etxean Udaletxearen aurrean ain zuzen, Ezponda izen oroigarri txarreko gizona bizitu omen zen.

Il zen Ezponda, baiña ekaitz egualdietan, laiño beltz (irudi) barnean bere zaldi perra soiñua Goizuetan entzuten.

Laiño zatar-illun-bildurgarri ura nola urrundu? Apaizaren konjuruakin.

Bein-batean konjuro onek bear zuan indarrik ez omen zuan izan, eta apaizak bere ezkerreko ankaren bota bota omen zuan Ezponda-laiño aldera, eta bai laiño ura bereala izkutatu.

Beste-batean ere konjuroa naikoa etzan izan laiñoa desagertuarazitzeko eta apaizak bere kurutzeaz baliaturik Mandoegi mendiko zulo batera eraman zuan.

Esponda barnean zala, erru -erdia edo fanega koarta bat liñu azia zabaldu zuan koba aurrean, deadarkatuaz: ¡Ale aña urteko!....

Liñu azia benetan oso txikia da, eta apaizak zionez Ezpondak ale auek aiña urte igaro bear zituan zulo barnean.